XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baña asaben siñestean sendo ta ekanduetan garbi irauteko, eurakin estu ta ertsi lotuta, gogoz eta biotzez bat-eginda egotea baño oberik ete dago? ¡Ez!; orretarako biderik onena asabak eta euren gauzak biotzean ondo barrendu ta eurakin gogo ta biotzez bat-egitea da: augaitik, geure asabakin lokarri biziz lotzen gaituan geure euskera onek aen siñeste ta ekanduetan irauteko, berariz lagundu gaikez.

Gure asmo, uste ta itxaropena orixe da: itxaropen au galduko ba`gendu, lanari jarraitzeko kemen eta adorea be galduko geunkez; baña uste ta itxaropen gozo oneik geure gogoa indarrtu ta biotza sendatzen dauskuez, eta orain arrte lez aurrerantzean be euskerea geure siñestearen lagun eta jagola izan dakigun, jai oneik Amaitu baño len, Uribarri`ko Ama samurraren eskuz, Jaungoikoari betiko eskiñi ta opaldu gura dautsogu.

Auzpaztu gaizan ba bere oñetan eta gogo beroz, biotz osoz esan dayogun: Ama gozo, Ama samurr, Ama maite, gure asaben ekandu onez bizi nai dogu; siñestez asabak baizen sendo, oituraz aek baizen zindo ta garbi iraun nai geunke; baña arerioak geure siñesmena illundu ta geure ekandu onak zikundu nai dauskuez-ta, Ama laztan orrek zeure magalpean arrtu ta jagon gaizuz.

Orain arte gure siñeste ta gure euskerea alkarren lagun eta aiskide barruko izan dira: aurrerantzean be izan daitezan, biak zeure eskuetan ipinten doguz.

Zuk, Ama maite orrek Goiko-Jaunari eskiñi ta opaldu egiozuz: zerutarr kemen eta indarrez sendotu ta bizkorrtu egizuz....

Bizitza onetan Jaunarenak eta zeureak izan gaitezan eta gero betiko zoriona jadetsi daigun, orain eta beti lagun zakiguz.